XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adierazpen horrekin lokarrita, Erregelamendu berberean 136b) atalean Kontzesio bukaerarako zergatia bezala ezartzen da: postu erabilpenak, bete behar dituen betebeharrak ez osatzea.

Hori dela eta, kontuan harturik, Agirrezabalaga jaunak 1982ko Irailetik dagozkion hileko kanona ez duela ordaindu, eta orain dela lau edo bost urte geroztik, postu hori ez duela erabili, funtsezko arrazoiak agertzen zaizkigu, bere kontzesioaren amaieraren espedientea hasteko.

Hala eta guztiz ere, epai gorenen eritziz: zergati batekin nahiko genuen espedienteari hasera emateko.

Era honetan, epai gorenak 1982ko Otsailak 22an emandako epaiketak honela dio: .

4. Kontsezioari bukaera emateko bete behar diren pausoak.

Zerbitzuen Erregelamenduak, 136. eta 137. ataletan ezartzen denez, espedienteari hasera emateko partikularrari audientzia eman beharrean aurkitzen gara, zegokion zergatiak espreski adieraziz, berak dituen eskubideak defendatzeko.

Aipatuko dituen arrazoiak aztertu ondoren kontzesio amaieraren edo jarraipenaren alde Udalak erabaki beharko du.

Azken erabaki hori, 1978ko Urriak 16an Auzitegi gorenak emandako epaiketaren arabera, Batzorde Iraunkorrak hartu beharko du horretarako nahiko konpetentzia bait du.

5. Postuak duen hozkailua.

Postuan dagoen hozkailua Agirrezabalaga jaunak jarri zuelarik, duen baliotasun ekonomikoa kontzesio amaierarekin batera indemnizatu egin behar zaio derrihorrez.

Zehaztasun hori argitu nahian, egokia izango genuke, arlo horretako Teknikoren batek hozkailuari dagozkion baliasuna kalkulatzea.

Hala guztiz ere, lehen esan dudan bezala, kontuan harturik 1982ko Irailetik zegokion hileko kanona ordaindu gabe daukala osoki 139.362 pezeta hozkailuaren prezioa eta zorraren arteko desberdintasuna dagokionak ordaindu beharko du.

6. Ondorioak 1. Agirrezabalaga jaunak, kanonaren ordainketa, eta postuaren erabilpena bete ez dituelako, Kaduzidade edo Kontzesio bukaeraren espedientea has dezakegu.

2. Espediente horretan bete behar diren baldintza bakarrak, hauexek dira:... Argi eta garbi adieraztea, espediente haseraren zergatiak.

... Partikularrari, audientzi ematea.

... Iraunkorraren erabakia, kaduzidade edo kontzesio amaieraren alde edo aurkakoa izatea.

3. Kontzezioa kadukatuta deklaratuko balitz, postuak duen hozkailuaren baliotasun ekonomikoa, ordaindu egin behar zaio. Andatza, 1985eko Ekainak 3.

Ariketa /3 Euskara itzazu izenburua bera eta ondorengo esapideak: .